"Syn-bios*"
Komisarioa: Maria Ptqk
Erakusketa honen argumentu nagusia da giza espeziea aldatzen ari dela egiaztatzea. Ez espeziea bera, baizik eta gizakiak espezie goren gisa hartzeko ideia. Erakutsi nahi da lurraren gaineko bizitza osoa interdependentea dela, gurutzaketa biologiko konplexuetan inplikatua dagoela.
Eboluzioa ez da gizakiak goialdean dituen zuhaitz bat, baizik eta sare bat. Espezieen arteko topaketak dituen sarea. Elkarlan, mutazio, truke, koeboluzio eta sinbiosiekin egindako sare bat da — etimologikoki «elkarrekin bizitzea» esan nahi baitu—.
Erakusketa hau gonbit bat da aldaketa horrekin sortzen diren tirabirak esploratzeko. Natura-zientzien erreinuan edo filosofiaren, humanitateen eta kulturaren rreinuan adierazitako tirabirak. Frikzioek aldi berean dakarte kontaktua eta marruskadura, erresistentzia eta lurreko bizitzari buruzko beste istorio batzuk irudikatzeko aukera, bizitzaren komunitatean elkarrekin egoteko beste modu batzuk.
Erakusketa hau duela hiru urte Maria Ptqk-ek Parisko L'Espace Virtuel du Jeu de Paume-n online erakusketa batekin hasi zuen work in progress-aren beste adierazpen bat da, gero liburu bihurtua, hain zuzen, Ptqk-k argitaratutako Especies del Chthuluceno. Panorama de prácticas para un planeta herido (Gabinete Sycorax, 2019) obra korala. Proiektu osoaren abiapuntua Donna Harawayren Staying with
the Trouble: Making Kin in the Chthulucene (2016) liburua izan zen.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko azaroaren 29(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 1(e)ra
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - HizkuntzaBat ere ez
- Web AZ Azkuna Zentroa


