"FEAS"
“Feas” antzerki fisikoa, dantza, musika…feminitate disidenteak aldarrikatzeko eta ospatzeko erronka proposatzen duen ikuskizuna da.
Itsustasunetik pentsatua, basatientzat, atsoentzat, lodientzat eta argalentzat, janzten ez dakitenentzat, ikusezinak, eroak, okerrak, histerikoak, gehiegizkoak, handinahiak, dena irakatsi nahi dutenak, gizon-gorputz batean jaiotzen direnak eta badakitenak emakumeak direla, garrasi egin nahi dutenak baina gorrak direla, beldurra ematen dutenak, pena ematen dutenak, higatuak, garaiezinak, emakume perfektuaren merkatutik kanpo dauden guztiak.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2021(e)ko Azaroak 27
- Ordutegia19:00
- Lekua Olaztiko Kultur Etxea
Orreaga, 3
Olazti/Olazagutía - Zenbatekoa6 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Olaztiko Kultur Etxea


