(H)emen Gaude Topaketa Profesionala

Lekeitio Azaroak 27
  • (H)emen Gaude Topaketa Profesionala

(H)EMEN elkarteak ikus entzunezko emakumeak saretu eta hauen ikusgarritasunaren aldeko lanean dihardu eta dagoeneko bizpahiru urte daramatza Topaketa profesionalak antolatzen. Dagoeneko egin ditugu gidoilariekin, konpositoreekin, ekoizleekin, aktoreekin, animazioko profesionalekin, arte zuzendaritzakoekin etab luzetxo bat. Horietako batzuk Lekeitioko Zine Bilerarekin lankidetzan.

Aurten antolatuko den Topaketa profesionalean pelikulen banaketa jarri nahi da zentroan. Horretaz arituko dira ondorengo profesionalak: EHUko ikerkerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Joahana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota. Moderatzaile lanetan Olatz Beobide arituko da, (H)emen elkarteko lehendakarikidea.

Topaketa hauek mugarriak bihurtu dira ikus-entzunekoetan jarduten duten emakume profesionalen lanak ikusarazteko, eta sektorearen gaur egungo errealitateak, kezkak eta beharrak azaleratzeko.

 

Laburrean

Non