Rockein 2021 Finala: Ainhoa Sagasti + Dekot + Full Cab
Ainhoa Sagasti, 19 urteko gazte getxoztarra; Maruri-Jatabeko Dekot taldea; eta Bilbon errotuta dagoen Full Cab rock laukotea izango dira Rockeinen bederatzigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.
Finalean joko duten beste hiru artistak Julen Burgos, Laudioko kantautore gaztea; Kurixe pop-rock laukotea (kideetako bat Arrigorriagan bizi da); eta La Nevera Vacía (indie rocka Galdakaotik, Barakaldotik eta Bilbotik) dira. Hiru proiektu hauek Tokiko artistarik onenari saria irabazteko aukera izango dute, Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez daukaten proiektuak saritzen dituen kategorian.
Finala azaroaren 27an, larunbatez, izango da Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak eskuratu behar dira socialantzokia.eus webgunearen bitartez. Publikoa zutik egongo da, gehienezko edukierarekin eta indarrean dauden osasun neurriak beteko dira.
Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.
Iragan irailaren 30ean itxi zen Rockein-en 9. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 179 artistak eman dute izena, seigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.
ROCKEIN FINALA 2021
Larunbata, azaroak 27
21.00 (ateen irekitzea)
Tokiko artistarik onena
21.30 JULEN BURGOS
22.00 LA NEVERA VACÍA
22.30 KURIXE
Sari nagusia
23.00 AINHOA SAGASTI
23.30 FULL CAB
0.00 DEKOT
0.30 Sari banaketa eta sari nagusiaren irabazlearen emanaldi txikia
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Azaroak 27
- Lekua Social Antzokia
Nagusia, 2
Basauri - ZenbatekoaDoan
- Web Social Antzokia



