"Altsasu"
Justiziaren gorabeherei aurre egin behar dieten gazte batzuen errealitatea irudikatzen duen antzezlana".
2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu arazo bat. Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen askatasunen murrizketa, "terrorista" adieraren neurrigabekeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri baitziren.
- Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya.
- Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti.
- Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa.
- Antzezleak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza.
- Eszenografia: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta.
- Jantziak: Betitxe Saitua.
- Argiztapenaren diseinua: David Alkorta.
- Musika: Adrián García de los Ojos.
- Soinua: Ibon Aguirre.
- Produkzioa: La Dramática Errante.
- Zuzendari laguntzailea: Beatriz Rodríguez (Dantzerti).
- Banaketa: Portal 71.
Nuevo Teatro Fronterizo-rekin eta Otxoa de Barandika Fundazioarekin elkarlanean.
Iraupena: 80 minutu
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2021(e)ko azaroaren 27(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
- OrdutegiaAzaroak 27 eta 28: 19:00
- Lekua Gazteszena
Dk. Baztan, 21
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa10 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Gazteszena


