"20 urte euskaraz Interneten" Jardunaldia
Sustatuk 20 urte bete ditu eta jardunaldi batekin ospatuko dute Bilbon, azaroaren 26an ostiralarekin, arratsaldez. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldiak bi parte izango ditu, jardunaldia propio, eta gero ospakizuna (urtebetetzeak merezi duelakoan). Egitaraua zehaztu dute jada eta jarraian daukazue.
Topaketa izango da Bilboko Zorroutzareko Bilbao AS Fabrik eraikinean, Mondragon Unibertsitatearen kanpus edo egoitza berri-berrian.
EGITARAUA
Jardunaldia
16.00 HARRERA. Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea).
16.15 MAHAINGURUA: 20 URTE ZAHARRAGO. Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga),Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)
17.15 PECHAKUCHA erako hitzaldi azkarrak.
- Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea). Berrikuntza soziala eta eraldaketa digitala unibertsitatetik: HDG.
- Anartz Bilbao (Zuzeu). Artxietsaiak aliatu?
- Iurdana Acasuso (Azkue Fundazioa). Asmoak gorpuzten.
- Patxi Gaztelumendi (Armiarma). Gu puntu Eus.
- Monika Belastegi (Goiena). Kazetaritza edukia da.
- Asier Sarasua (CodeSyntax), Umap, Twitterreko euskarazko jarduna.
- Mikel Artetxe (Facebook AI Research). Euskararen teknologia 20 urte barru.
18.15 HITZALDIA: Partehartzea eta eztabaida Interneten. Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza.
19.15. Jardunaldiaren amaiera.
Ospakizuna
19:30 Ospakizuna
Crossover ikuskizuna: Behingoz Xerezaderen Hitza. Maite Goñi (Gaurko Hitza) eta Ana Morales (Xerezaderen Artxiboa).
Sustaturen izenean, eskertza eta matraka: Luistxo Fernandez.
Agurra. Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua)
Aperitifa.
Musika: DJ Puercoespine.
Gehiago
Nola iritsi eta detaile gehiago, prestatu duten orrian. Izen-ematea laster irekiko dute, baina aforo estu eta mugatuak izango dira halabeharrez. Traola #20urte izango da.
Antolatzen du CodeSyntax-ek eta babesleak dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bilbao AS Fabrik.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2021(e)ko Azaroak 26
- Ordutegia16:00
- LekuaBilbao As Fabrik
Bilbao - HizkuntzaEuskara


