Poetika 2022: Martin Etxeberria Garro

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Martxoak 7
  • Poetika 2022: Martin Etxeberria Garro

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia,Poetika ziklo testuinguruan:

  • Poeta gonbidatua: Martin Etxeberria Garro
  • Aurkezlea: Xabier Etxeberria Garro
  • Musika: Musikene

Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). Ibilbide oparoko poeta, idazlea eta gidoilaria. Martin Etxeberria Zuloaga idazle, pentsalari eta irakaslearen semea, enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. 2018an bere laugarren poema liburua aurkeztu zuen Winston (Elkar). Aurretik etorri ziren Katiluaren ipurdia (1999, Alberdania),Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (2005, Elkar), etaZakurraren poema eta beste hezurrak (2011, Elkar). Horiez gain, hainbat ipuin eta nobela idatzi ditu bere anaia Xabierrekin batera, haurrentzat zein helduentzat. Irrati-telebistarako, zinema eta komikietarako gidoiak idazten ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari eta editore gisa dihardu.

Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). Idazlea eta gidoilaria. Bereanaia Martin baino bost bat minutu geroago jaio zen. Marketina ikasi zuen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehen eleberriarekin Egun denak ez dira berdin (2001, Elkar) Igartza Saria irabazi zuen. Lan ugari argitaratuak ditu anaia Martinekin batera, narratibaren alorrean, haur zein helduentzako literaturaren esparruetan. Bakarka, Udazkeneko lorea (2012, Elkar), Eman amore (2015, Elkar) eta Augustin Zubikarai saria jaso zuen 


Laburrean

Non