Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 2021
Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia Sestaora iritsiko da azaroaren 20tik 28ra, joan den urtean Covid-19ak sortutako osasun-krisiarengatik bertan behera utzi ostean, hilabete askoz antzokiak itxita egon baitziren eta jarduera artistikoa etena ere bai.
Udalerrian kultur egitarau zaharrenetarikoa (aurten 34. ediziora iritsiko da) berriz agertokira bueltatzea oso pozgarria da Kultura Sailarentzat, Tolosako Titirijai jaialdiko kideekin lankidetza estuan hitzordua antolatzen hilabeteak daramatzalako.
Lantaldeak xarmaz eta arretaz dihardu xehetasun bakoitzean, Sestaoko txikiak berriz protagonista izateko eta gure Musika Eskolako areto nagusian txotxongiloen ikuskizun onenez gozatzeko.
“Aurtengo egitarau paregabeak maila goreneko bederatzi antzezlan ditu. Horietako bi sarituak izan dira Gijóngo Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Ferian. Ekitaldi hori haurrentzako arte eszenikoen sektorean Estatuko profesionalen topaleku nagusi da. Nazioarteko kutsua Poloniako, Alemaniako eta Greziako konpainiek jarriko dute. Eta, noski, itzulera honetan ezin zitekeen kanpoan gelditu Bihar txotxongiloen konpainia, bere lanekin tokiko kutsua eskainiz”, azaldu du Eduardo Aban Kulturako zinegotziak.
Musika Eskolak kultura-gune seguru izaten jarraitzeko, Jaialdian Ostiral Kulturalak antzezlan eta musika-emankizunetan erabiltzen den osasun- eta garbiketa-protokolo bera baliatuko da, hau da, maskara nahitaez erabili beharko da aretoaren barruan.
Jaialdi honek betiere oso jende leiala izan du, eta joan den urtean ez antolatu arren, Udala ziur dago familiek positiboki erantzungo dutela. Amaitzeko, Eduardo Abadek gogorarazi du sarreren prezioa 4 euron mantenduko dela, ikuskizunetara etortzea sustatzeko.
Sarrerak leihatilan bakarrik salduko dira, eta egunero egun horretako eta hurrengo eguneko antzezlanera joateko egongo dira eskura.
EGITARAUA
- Azaroak 20 (larunbata) 17:00-19:00 Juan Feroz & Lobo López Hilando Títeres (Madrid)
- Azaroak 21 (igandea) 17:00-19:00 Jean Pierre el pirata Los Sueños de Fausto (Madrid)
- Azaroak 22 (astelehena) 19:00 Uniko Teatro Paraíso (Bilbao)
- Azaroak 23 (asteartea) 19:00 Sueños de arena Ytuquepintas (La Rioja / Cataluña)
- Azaroak 24 (asteazkena) 19:00 Oilar bat dago zure teilatuan Titiriguiri teatro (Navarra)
- Azaroak 25 (osteguna) 19:00 Harritzeko ipuinak: Tartalo eta sorgina Títeres Bihar (Sestao)
- Azaroak 26 (ostirala) 17:00 Los hilos de la música Antamapantahou (Grecia)
- Azaroak 27 (larunbata) 17:00-19:00 Niyar, una historia de papel Maayan Lugman (Alemania)
- Azaroak 28 (igandea) 17:00 Kukuryku Ola Muchin (Polonia)
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2021(e)ko azaroaren 20(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
- Lekua Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao - Zenbatekoa4 €
- Web Sestaoko Musika Eskola
- Info Gehiago


