"La loca historia de la literatura"
Beñat Etxepare Antzokia. Arteak hegoak ematen dizkigu 2021-2022 programaren baitan.
Etorkizun distopiko batean, erregimen autoritario batek liburuak irakurri eta edukitzea debekatu dio herriari. Errufinoak, gure protagonistak, jazarri egiten ditu legeak “Liburuzainak” izeneko isilpeko erakunde bateko kide izateagatik. Beren misioa literatura unibertsaleko lanak gorde eta sutan erre aurretik jendartearekin partekatzea da. Ongietorri abentura honetara...
Literaturaren Historia Zoroan helburu behinena literatura unibertsaleko lan handietako zenbait “biziberritzea” da, umorea tresna nagusi gisa baliatuz. Literaturari inguratzen duen asperduraren “argi-koroa” kendu nahi diogu ikus-entzule gazteek libururekiko pasioa senti dezaten berriro barnean.
Erritmo bizia, 40 pertsonaia baino gehiago soilik bi aktorek interpretatuta, literaturako hamalau liburu baino gehiagoan zeharreko errepasoa, abesti harrigarriak... non pertsonaiak, artisau katamaloak eta aktoreak bat egiten duten.
2021 MAX SARIETARAKO HAUTAGAIA: Haur, gazte eta familiako ikuskizun onenari eta antzerkigile onena Antonio Velascori.
2019. Noctívagos Nazioarteko Jaialdia. Aktore Onenaren saria Antonio Velascori, epaimahaiaren saria eta publikoaren saria.
- Egilea eta Zuzendaria: Antonio Velasco
- Antzezleak Antonio Velasco, Fernando de Retes (Raúl Escudero)
LANTEGIA IRAKASLEEKIN: Azaroak 3 noviembre – 18:00
DBH-rako ikuskizuna
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTeatro de Poniente
- Data 2021(e)ko Azaroak 19
- Ordutegia09:00 eta 11:30
- Lekua Beñat Etxepare Antzokia
Zuberoa plaza, 1
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaGaztelania
- Web Beñat Etxepare Antzokia


