"Segoviako ihesaren 40 urte. Pelikula bat baino gehiago"

Bilbao 2021(e)ko azaroaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • "Segoviako ihesaren 40 urte. Pelikula bat baino gehiago"

Uribe ere protagonista da “Segoviako ihesaren 40 urte. Pelikula bat baino gehiago / 40 años de La Fuga de Segovia. Más que una película” erakusketan, Euskal Ekoizleen Elkarteak (EPE-APV) eta Ángel Amigok bultzatuta. Imanol Uriberen fikziozko lehen film luzea izan zenaren ekoizlea 1981ean Donostiako Zinemaldian Kritaren Saria jaso zuen.

San Frantziskoko komentu zaharreko aztarnategian egongo da erakusketa zabalik hilaren 21era arte, eta bertan Jesús Uriartek “La fuga de Segovia” filmaketan egindako argazkiak egongo dira ikusgai, baita proiektu zinematografiko bat baino zerbait gehiago izan zenaren testuinguru errepikaezina hobeto ulertzen laguntzen duten hainbat objetu eta dokumentu ere.

Gaur eguerdian erakusketara egindako bisitan, Uriberekin batera Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia, Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria, Ángel Amigo “La fuga de Segovia”ko ekoizlea, Carlos Juárez EPE-APVko Presidentea, Carlos Reviriego Espainiako Filmotekako Programazio Zuzendaria, Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko Zuzendaria eta Mario Pardo eta Ramón Barea filmeko aktoreak izan dira. Mayda Zabalak, Alex Angulo aktorearen alargunak ere hartu du parte.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • LekuaSan Frantziskoko komentu zaharreko aztarnategia
    Bilbao

Non