Literaktum 2021: "Gogoan dut", irakurketa musikatua, Aritz Galarraga & Ibonrg
2021eko Literaktum jaialdiaren barruan.
Gogoan dut, irakurketa musikatua emanaldiak izen bereko Aritz Galarragaren liburuan du jatorria (Pamiela, 2021).
Memoria ariketa bat da Gogoan dut, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Baina, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena.
Emanaldian, oroitzapen aukeratu batzuen irakurketa egiten du Galarragak, eta liburuan agertzen diren abestien bertsioak tartekatuko ditu Ibonrg-ek, gitarra soilarekin, bere eremura ekarrita, cover batzuetan ezin ederragoak, besteetan barre eragitekoak sortuz. Irakurketaren eta bertsioen arteko konbinazioak ikuskizun hunkigarri, aktibatzaile, are irrigarri bat sortzen du emaitza gisa.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2021(e)ko Azaroak 15
- LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
San Jerónimo, z/g
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


