Ikastaroa: "Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa"

Bilbao Azaroaren 15(e)tik azaroaren 17(e)ra
  • Ikastaroa: "Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa"

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplikatu ahal izango dituzten zenbait jarraibide ematea da, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, kasurik ohikoenetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) behar bezala erabiltzea eta erregistro bibliografikoan behar bezala islatzea ahalbidetzeko.

Irakaslea: Amador Fernandez

2003az geroztik, hainbat prestakuntza-jarduera egin ditu monografien katalogazioaren arloan. Egin, eman eta zuzendu dituen prestakuntzen artean daude, besteak beste, Udako Ikastaroak eta erakunde publiko zein pribatuentzako askotariko ikastaroak. Era berean, 2004tik gaur egun arte, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako Liburutegiko Laguntzaile Ikastaroa zuzendu eta ematen du.

Helburuak

Ikastaro honekin honako hauek lortu nahi dira:

  •     Ikasleak gai izatea Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (SHU) egitura eta haren elementu bereizgarriak identifikatzeko eta barneratzeko.
  •     Ikasleek Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (SHU) ezaugarriak eta oinarriak ezagutzea eta taula nagusiak nahiz osagarriak autonomiaz erabili ahal izatea.

Programa

Ikastaro praktiko hau aurrez aurre egingo da, ikasleek uneoro izan beharko duten Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (SHU) 2016ko edizio laburtua erabiliz. Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak egingo dira, banakako edo taldeko ebazpen gisa.

1. Sarrera. Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (SHU) ezaugarriak eta oinarriak.
2. SHUren egitura.
3.1. Taula nagusiak.
3.2. SHUren sintaxia: erabilitako zeinuak eta sinboloak.
3.3. Taula osagarriak.
3.3.1. Azpiatal osagarri komunak.
3.3.1.1. Hizkuntza-laguntzaile komunak.
3.3.1.2. Formazko laguntzaile komunak.
3.3.1.3. Lekuko laguntzaile komunak.
3.3.1.4. Giza jatorriko, talde etnikoetako eta nazionalitateko laguntzaile komunak.
3.3.1.5. Denbora-laguntzaile komunak.
3.3.1.6. Ezaugarri orokorreko laguntzaile komunak.
3.3.2. Laguntzaile berezien azpiatalak.

Programa jeitsi

ALDEE

Laburrean

Non