Willis Drummond + Zetak + Nat eta Watson

Lekorne 2021(e)ko Azaroak 13
  • Willis Drummond + Zetak + Nat eta Watson

Willis Drummond

Baionan 2006 urtean sortutako Rock taldea da.

Xan, Rafa (aurrez Skunk taldean aritutakoa) eta Felix elkartu ziren, berehala kide gehiago batu zitzaizkien. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiako Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen.

2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, “Athabasca” eta “Joan Ikustera” esate baterako.

2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen.

Zugzwang seigarren estudioko lana 2019an kaleratu zuten, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin… Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondoren, 2020ko geldialdiaren denboran, formatuz aldatu eta Vincent Bestaven “Botibol” gehitu zen bide berri honetara. Bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin kantuak beste ikuspuntu batekin ari da lantzen Willis Drummond, arrakastatsua bilakatuz.

ZETAK

Erabat naturalki sortu den mugimendu baten isla da Zeinen Ederra Izango Den. Asko dira faltan botatzen ditugun gauzak. Baina aukera dugunean galdutako denbora berreskuratzeaz askoz harago joango gara. Planak aldatu eta aiton-amonei denbora gehiago eskainiko diegu. Pantaila-aurreko orduak gutxitu eta garagardo bat hartuko dugu txikitako lagun harekin. Edozein aitzakia aprobetxatuko dugu mendira joan eta hankak lurrean sentitzeko (Eta ez hainbeste oraingo "hodei" digital horretan).

Hausnarketa honen eragilea COVID-19aren krisia izan da. Baina honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu. Benetan merezi duten gauzei atentzioa jartzean datza. Eta agian ez horrenbeste, adibidez, sare sozialei.

badok.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Azaroak 13
  • Ordutegia22:00
  • LekuaGela Hodi Aldea
    Lekorne
  • Zenbatekoa14 €
  • HizkuntzaEuskara

Non