"Mujeres de carne y verso"
Bideart 2021 (azaroa) programaren baitan.
“Mujeres de Carne y Verso” gaztelaniaz idatzitako hitzen bidez Espainiako literaturak ahaztutako emakume sortzaileen belaunaldi guztien isla diren emakumeak omentzen dituen antzezlana da.
Haien ahotsak berreskuratzea, haien kontakizunak antzeztea, nahitaez ordaindu beharreko zorra da guretzat, berdintasunezko esparru batean eguneratzeak jantziago eta askeago bihurtzen gaituelako. Gaztelaniaz idatzitako lirikarik ederrenaren zati handi bat erdi ezkutatuta dago; beste asko daudela gogorarazteko indartsu azaleratzen den izozmendi baten muturra den Las Sin Sombrerok idatzitakoa ez ezik, batere ezagutzen ez ditugun eta Espainiako edo Latinoamerikako edozein lekutatik sareetan egunero poemak argitaratzen dituzten poeta gazteek idatzitakoa ere bada.
Ábrego Teatro
María Vidalek eta Pati Domenech-ek hogei urte daramatzate munduko hainbat tokitako agertokietan lan egiten, inor axolagabe uzten ez duten balore eta kausekin konprometitutako etika eta estetika arloko ikuskizunekin.
Desgaitasunari, genero-indarkeriari, zentzurik gabeko heriotzari eta planetako biodibertsitateari buruzko gogoetak adin guztietako ikusleei zuzentzen zaizkie.
--
Kontatzen duten Emakumeak zikloa / Ciclo Mujeres que cuentan
Gazteak eta Helduak / Jóvenes y Adultas
Testorik gabe / Sin texto
- 7€ Egun bat / Un día
- 15€ Ziklo osoa / Ciclo completo
Sarrerak eta kontaktua / Entradas y contacto
945 464 400 (Zigoitiko Kultur Etxean)
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaÁbrego Teatro
- Data 2021(e)ko Azaroak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)
Bengolarra, 1
Zigoitia - Zenbatekoa7 / 15 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)


