Literaktum 2021: Luis Landero: "El huerto de Emerson"
2021eko Literaktum jaialdiaren barruan.
Luis Landero (Alburquerque, Badajoz, 1948) espainiar literaturaren idazle fin eta sakonenetakoa da 1989an Juegos de la edad tardía (Literatura Sari Nazioanala) maisulana publikatu zuenetik. Ordutik, Landerok ibilbide sendo eta arrakastatsua gauzatu du El mágico aprendiz, El guitarrista, Absolución, El balcón en invierno edo Lluvia fina liburuekin, besteren artean.
Landeroren literaturan memoriak protagonismo berezia du, eta hala gertatzen da nabarmenki bere azken liburuan, El huerto de Emerson, autobiografia, nobela eta saiakeraren artean dagoen lan bikain berrian, non bere haurtzaroa eta gaztaroa jorratzen dituen, literatur hausnarketa ezberdinekin batera.
Landero literatura eta memoriari buruz arituko da solasean Karmele Jaio idazlearekin.
Informazio gehiago: Literaktum
Gonbidapena beharrezkoa. Ekitaldia baino 3 egun lehenago eska daitezke (gehienez 2) amarakulturetxea@donostia.eus helbidean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Azaroak 8
- Ordutegia19:00
- Lekua Ernest Lluch Kultur Etxea
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Ernest Lluch Kultur Etxea


