ZIZURKIL BLUES: NICO WAYNE TOUSSAINT Feat. Iker Piris & The Electras + THE ALLNIGHTERS
NICO WAYNE TOUSSAINT
Feat. Iker Piris & The Electras
Chicago Blues
Europako blues abeslari eta aho-soinu jotzaileen artean nabarmendu da Nico Wayne Toussaint azken bi hamarkada hauetan. Estatu Batuetan eta Europan banaturiko hamabi disko grabatu ditu 1998. urteaz geroztik, horietako gehienak Dixiefrog diskoetxearekin, eta 2008az geroztik Miami eta Frantzia artean bizi da –Mighty Quartet laukotearekin aritzen da Europan–. Hain zuzen, ohiko musikaria da Floridako kostaldeko blues zirkuituan, eta 2010. urtean hartu zuen parte lehen aldiz International Blues Challenge lehiaketan, South Florida Blues Society ordezkatuz. 2012. urtean ahosoinu jotzaile onenaren saria irabazi zuen, eta konpositore gisa ere saritu dute hainbat aldiz. Urteotan, izen handiko hainbat musikarirekin grabatu eta partekatu du agertokia, Mick Taylor, Calvin Russell, Magic Slim, James Cotton, Rod Piazza, Luther Allison, Eddie C. Campbell, Vance Kelly, Jimmy Burns, Jimmy Johnson-ekin besteak beste. Chicagoko soinua.
“Electra” izenpean bi elementu batzen dira: Iker Piris konpositore eta gitarra jotzailearen indarra eta gaitasunarekin batera Abdell B. Bop (Junior Watson, Duke Robillard) kontrabaxu jotzailea eta Andy Martin bateristaren trebetasun erritmikoa.
------------------------
THE ALLNIGHTERS
zazpikotea
Soulful Rhythm & Blues
Rhythm and Blues deitu obsesioak jota dauden bost lagunen historia da honakoa.
Gasteizen kokatu behar dugu hasiera, 1988ko uda beroan. Hutsetik abiatu eta gogotik lan eginda penintsulako erreferentziazko talde bihurtu zen 90. urteetan musika beltzari dagokionez.
Luxuzko lana, metalen sekzio osoarekin eta taldeak merezi duen soinu bikainarekin.
Su reputación como banda de directo avasallador les ha llevado a hacer miles de kilómetros y a compartir escenarios a lo largo de su carrera con músicos de la talla de Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Bill Thomas, Kenny Neal, Ian Dury, The Blues Brothers Band, Lazy Lester, Melvin Davis, Eli Paperboy Reed, Swamp Dogg y un larguísimo etcétera de bandas de diversos estilos. Cada uno de sus bolos es una auténtica fiesta con la marca de la casa, “Soulful Rhythm & Blues”.
Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez, milaka kilometro egin izan ditu, eta maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin, horien artean aipagarri, besteak beste, Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Bill Thomas, Kenny Neal, Ian Dury, The Blues Brothers Band, Lazy Lester, Melvin Davis, Eli Paperboy Reed eta Swamp Dogg. Talde honen emanaldi bakoitza benetako jai bihurtzen da, hori bai, "Soulful Rhythm & Blues" etxeko markarekin.
Betiko boskoteari haize musikariak gehitu zaio:
Zigor Martinezsaxoa
Rubén Salvadortronpeta, fliskornio
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Azaroak 6
- Ordutegia19:00
- LekuaZIZURKIL - Joxe Arregi plaza
Zizurkil - ZenbatekoaDoakoa
- HizkuntzaElebietan


