"Imajinatu Bilbao – Imagina Bilbao" Asier Sanzen umore grafikoko liburuaren aurkezpena

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 2
  • "Imajinatu Bilbao – Imagina Bilbao" Asier Sanzen umore grafikoko liburuaren aurkezpena

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "Imajinatu Bilbao – Imagina Bilbao" Asier Sanzen umore grafikoko liburuaren aurkezpena hartuko du ASTEARTEAN, AZAROAK 2. Aurkezpenean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia izango da, egilearekin batera. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

“Imajinatu Bilbao – Imagina Bilbao” liburuan Bilbo hiri mugagabe gisa aurkezten da, irudimenaren botereari esker. 140 ilustrazio baino gehiagoren bidez, egileak hiriko hiri-altzarietatik bidaia bat proposatzen du, irudimenean barrena, objektuak errutinatik ateraz, haien alde magikoa aurkitzeko. Liburua Bilbao Aurrera 2021 Planaren eskutik dator. Udalaren plana kultur sektorearen lana bultzatzeko eta COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren ondorioak arintzen saiatzeko.

Asier Sanz (Bilbo, 1969) ilustratzailea, umorista grafikoa eta collagearen artista da. Asier nazioartean ezaguna da Donald Trumpen karikaturagatik, collage teknikan banana, txorizo eta mortadela erabilita. Karikatura Design Museum of Londonen (2018) ikusgai egon zen, eta bere lehen collage birala izan zen mundu mailan. Gainera, duela gutxi, The World Humor Awards 2021eko Karikatura Pertsonaleko Urrezko Saria irabazi du. Asier Sanzek 1987an hasi zuen bere ibilbidea, 18 urte besterik ez zituela, Periódico Bilbaon argitaratuz. Ordutik, kirol, gizarte, ekonomia eta politika arloko umorean espezializatu da, nazioarteko hedabide garrantzitsuetan argitaratuz.

Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Euskadin COVID-19ko pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera amaitu ondoren, eta kontuan hartuta zer prebentzio-neurri mantentzen diren, Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako ekitaldietarako edukiera esparruaren edukieraren %100 da, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa da oraindik ere.

bilbao.eus/

Laburrean

Non