Getxoko Aste Korala 2021: Leioa Kantika Korala

Getxo 2021(e)ko Azaroak 1
  • Getxoko Aste Korala 2021: Leioa Kantika Korala

Kantika 2001ean sortu zen Leioako Udal Musika Eskolan, Basilio Astúlez zuzendariaren ekimenez. 10 eta 17 urte arteko 45 neska-mutil daude bertan, denak zentroko ikasleak dira eta helburu nagusia musika koralaz gozatzea eta musikako trebakuntza zabaltzea da; horretarako, ahalik eta estilorik gehien eta errepertoriorik aberatsena lantzen dituzte. Abesbatza egungo panorama koralean erreferentea da, programazio ausartak dituelako, eszenaratzea asko zaintzen duelako eta haurren abesbatzentzat idatzitako musika enkargatu eta estreinatzeko konpromisoa duelako.

Kantikak sortu zenetik hartu du parte Euskal Herriko eta Espainiako (Madril, Bartzelona, Malaga, Avila, Asturias, Caceres, Alacant...) topaketetan eta abesbatzen jaialdietan. Nazioarteko hainbat jaialditara ere gonbidatu dute eta birak egin ditu zenbait herrialdetan: Portugalen, Frantzian, Islandian, Mexikon, Italian, Eslovenian, Letonian, Lituanian eta Suitzan. Kantikak nazioarteko sari garrantzitsuak lortu ditu Torreviejan, Gorizian, Tolosan eta, duela gutxi, Arezzon bere mailako lehenengo saria lortu du.

Sarrerak: 5 €

Sarrerak salgai abuztuaren 30etik aurrera.

  • Kutxabank-en orotarako kutxazainak
  • https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/
  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (17:30-19:30, astelehenetik ostiralera)
  • Romo Kultur Etxea (94 466 00 22)
getxo.eus

Laburrean

Non