Gipuzkoan GazteTour 2021 (Zumarraga)
2020an COVID-19aren pandemiaren ondorioz geldialdi bat egin eta gero, hemen da berriro Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen aisialdi aktibo eta parte-hartzaileko kultura-zirkuitua. Bertan, lehen mailako artistak eta masterclass berriak izango ditugu, eta baita gazte talentudun gipuzkoarrak ere, aurten zirkuitua osatuko duten 6 herrietan izango baitira beren haiek ere.
Ekitaldiak Arrasaten, Zumarragan, Andoainen, Hondarribian, Eibarren eta Errenterian izango dira. Kontzertuak doakoak izango dira, edukiera osatu arte.
Lehenengoa urriaren 2an izango da, Arrasaten eta Zumarragara joango da ondoren, urriaren 16an. Mikel Serrano Zumarragako alkateak azpimarratu duenez, «“Eskerrak eman nahi dizkiot Aldundiari gazte eta nerabeei zuzendutako proiektu honetan parte hartzen uzteagatik. Gipuzkoako artista gazteen talentu handia nabarmentzea. Halaber, kulturari, eragileei eta kultura-teknikariei laguntzea, Coviden pandemiak bizi duen egoeraren aurrean».
Hirugarren edizio honetako kartela askotarikoa da, eta sare sozialetan iritzia jaso ondoren egin zen, Gipuzkoako gazteen gustuak zuzenean ezagutzeko.
Zumarraga, urriak 16
Masterclassa: grafiti tailerra GKOren eskutik
GKOk eskainitako grafiti tailer interaktibo honetan, pintura-teknika desberdinak azalduko dira, hala nola diseinu bat hutsetik sortzearen nondik norakoak eta, azkenik, parte hartzaileek beraiek sortuko dituzten bi horma-irudi garatzeko egin beharreko erremateak.
Masterclassaren lekua: Zelai Aristi frontoia
Izen ematea: irekia
Ordutegia: 12:00
KONTZERTUAK: DOAKOAK, LEKUAK BETE ARTE.
Lekua: IZAZPI PLAZAKO ATERPEA
SARRERAK: irekia, aretoa bete arte.
ORDUTEGIA:18:15etik aurrera
HASIERAKO GONBIDATUAK: DJ BENIZ + AIGORY;
BIO DJ BENIZ
Ander García de Albéniz Vidarte, musikaren munduan Dj Beniz izenez ezagunagoa, Zumarragan jaio zen 1987ko irailean. 13 bat urterekin hasi zen lehen aldiz rap musika entzuten, eta handik laster zaletasunari bide eman zion, Artilleria Pesada taldearekin batera. Hasieran bitartekorik ez zutenez, ez zuten lan fisikorik kaleratu. Taldea desegin egin zen, eta Carhe taldekidearekin batera, binilozko diskoak jartzen jarraitu zuen, bere proiektuetan scratchak baliatuz. Handik gutxira Yilan Kartal ezagutu zuen eta, harekin elkarlanean aritu ondoren, lehen diskoa prestatzeko lanari ekin zioten, Carheren musika alde batera utzi gabe eta kontzertuetan, jaialdietan eta abarretan parte hartzen zuten bitartean.
BIO AIGORY
Altza auzoan jaioa, AIGORYk bere bizipenak kantuen bidez azaltzen ditu duela 8 urtez geroztik. 2017an, The neighborhood izeneko lehen EPa atera zuen SNKT taldearekin batera; bertan, besteak beste, «Gudaris» abestia aurki dezakegu, hirian klasiko bihurtu dena. Une horretatik aurrera hasi zen bere karrera pixkanaka profesionalizatzen.
SOFIA GABANNA: 19:00
Argentinan jaio zen, Buenos Airesen, 2000. urtean. 2003an, Espainiara emigratu zuen familia osoarekin batera, eta, gaur egun, Bartzelonan bizi da. Ikusgarritasun handia eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Haren mezua, benetako estiloa eta lanetako ikus-entzunezkoen kalitatea dira oihartzun horren erantzule.
Txikitatik musikaz inguratuta egon izan da: musika klasikoa, rock argentinarra, flamenkoa, bluesa, jazza, hip-hopa eta rapa ezagutu ditu, besteak beste. Honako hauen eragina jaso du: Amy Winehouse, Lauryn Hill, Alicia Keys, Whitney Houston, Peggy Lee, Violadores del verso, Nach, Cancerbero, Nas, 2pac, Da Brat, Missy Elliot, Fito Paez, Calamaro, Bersuit Vergarabat eta beste artista asko.
FOYONE: 20:00
Foyone Malagako rap kantari bat da. 2011n hasi zen #RapSinCorte sagarekin, eta horri esker azkar lortu zuen hip-hop munduaren aintzatespena.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Urriak 16
- Lekua Zelai Arizti Aretoa
Jai Alai kalea, z/g
Zumarraga - Web Zelai Arizti Aretoa


