Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021, Gerediaga Elakrtearekin

Durango 2021(e)ko urriaren 2(e)tik 2021(e)ko urriaren 3(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021, Gerediaga Elakrtearekin

Gerediaga Elkartetik, Garai, Mañaria, Iurreta, Berriz eta Zaldibarko udalekin elkarlanean, Durangaldeko ondarea ezagutzeko bost ekintza diseinatu ditugu.

Asteburuan izango da lehenengoa, Garain: herriko bizimodua, ohiturak eta lekuak erakusten dituzten argazki zaharren bilketa berezia egingo da. Gero, urriaren amaieran, herritarren aurrean erakutsiko dira bildutakoak. Garaiko kultur etxean egingo da zapatu-domekan argazki bilketa. Urriaren 2an, goiz eta arratsaldez (11:00-14:00 / 17:00-19:30), eta urriaren 3an goizez, 11:00etatik 14:00etara.

Argazkiak jasotzeaz aparte, lekukotasunak ere jasotzea da asmoa, argazkiek erakusten dutenak ulertzeko. Gainera, argazki guztiak digitalizatu egingo dira eta ekimenean parte hartzen duenak kopia digitalizatua eramango du etxera.

Bildutako argazkiekin, urriaren 30ean, Elizabarrin bildutako argazkien emanaldi berezia egingo da, arratsaldeko 18:00etan.

Ekimena Garaiko udalarekin batera antolatu du Gerediaga Elkarteak eta bereziki, san Miguel Garaiko Nagusien Elkartearen laguntza izango da.

Gerediaga Elkartea

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko urriaren 2(e)tik 2021(e)ko urriaren 3(e)ra
  • Ordutegiaurriak 2, 11:00-14:00 eta 17:00-19:30 / Urriak 3, 11:00-14:00 / Urriak 30, 18:00
  • LekuaElizabarri
    Durango

Non