Euskadiko Filmategia: "Segoviako ihesa"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 2
  • Euskadiko Filmategia: "Segoviako ihesa"

Segoviako ihesa filmaren 40. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak filmaren emanaldi berezia antolatu dute urriaren 2an, 19:00etan, Tabakalerako zinean (Donostia). Ekitaldian parte hartuko dute Imanol Uribek (filmaren zuzendaria) eta Ángel Amigok (filmaren gidoilaria).

 

1977ko udan, erbestean bizi den preso politiko batek bere ihesaren nondik norakoak azaltzen dizkio kazetari bati: 1976ko apirilean ETAko kide batzuek, beste antifrankista batzuekin batera, Segoviako espetxetik ihesaldia prestatu zuten. Porrot egin zuen lehenengo saiakera baten ondoren, presoek ez zuten etsi eta bigarren tunel bat egin zuten. Zortzi hilabetez lan egin ondoren, ihesa gauzatu egin zen. Frankismoaren azken hilabeteetako egoera ahula eta demokraziaren lehen urratsak zirela eta, taldearen ihesak ondorio harrigarriak izan zituen.

  • Jatorrizko titulua: La fuga de Segovia
  • Itzulitako izenburua: Segoviako ihesa
  • Zuzendaria: Imanol Uribe
  • Urtea: 1981
  • Produkzioa: Espainia
  • Bertsioa: JBES
  • Iraupena: 108'
  • Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania, euskara
  • Gidoia: Imanol Uribe, Ángel Amigo
  • Aktoreak: Xabier Elorriaga, Mario Pardo, Ovidi Montllor, José María Muñoz, Ramón Balenciaga, Imanol Gaztelumendi, José Pedro Carrión, Álex Angulo, Ramón Barea, Claudio Rodríguez, Klara Badiola, Elene Lizarralde

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Urriak 2
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Tabakalera

Non