Martxoaren 25etik maiatzaren 17ra, zabalik egongo da Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea Masterreko bigarren edizioan izena emateko epea. Uharte Zentroan emango da eta eta zentro berak bultzatua da, NUP-ekin eta EHU-rekin elkarlanean.
2021-2022 ikasturtean eskaintzen den ikasketa-programari eta moduluei buruzko informazioa eskuragarri dago eta egutegi akademikoa laster zehaztuko da.
Ate irekien jardunaldia, apirilaren 29an, Uharte Zentroan, Masterraren edukiak gertutik ezagutzeko
Datorren apirilaren 29an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean, ate irekien jardunaldi bat egingo dugu Uharte Zentroan, Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterreko edukiak gertutik ezagutzeko.


