Patricia Kraus

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Irailak 16
  • Patricia Kraus

Aparteko dohain baten jabe delarik, Milanen jaio eta Madrilen familia-giro musikal batean, aita duen Alfredo Krausen ondoan hazitako espainiar abeslari honek berezko musika-zaletasuna garatu du, gustu eklektikoaz, edozein genero eta kortsetatik haratago. Patricia Krausen abesteko modua librea eta etiketarik gabea da, bere ahotsa erabiliz guztiz pertsonala eta paregabea den kolore-paleta musikala sortzeko, halakoak, ezen, musika onaren jarraitzaile asko bereganatzen baititu jomuga dituen toki orotan.

«Gotas» bere azken lanean, Patricia Krausen abestiak erritmo, zolitasun, pasio eta magiagatik nabarmentzen dira, baita sentsibilitate mestizoagatik ere, non Patriciak estilo eta inspirazio iturri ezberdinak –jazza, latin jazza, soula, bluesa– hartzen dituzten paisaietako oroitzapenetan zehar bidaiatzen duen. Originaltasun eta benetakotasun handiko abestiak dira, Patriciaren ahots miragarria eta talde osoaren sinbiosia lan berri honetan nabarmentzen dituztenak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 16
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Ziudadela

Non