Hibai Etxebarria: "Goxokiak"
Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriaren lan berriak pandemia garaian idatziriko abestiak biltzen ditu. Zapore propioa duten kantuez osaturiko bonboien kutxa bat. Kantu koloretsu eta alaiak. Maitasunari laudorioak.
Zuzeneko berezi honetan, ahotsek hartuko dute protagonismo guztia. Horretarako, Eibarko Koro Gaztearekin lagunduta igoko da Coliseoko eszenatokira.
Sarrera: 5 €
*COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken aldez aurretik eskura daitezke sarrerak, eta ikuskizunaren egunean ordubete hasi baino lehenago.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Irailak 25
- Ordutegia20:00
- Lekua Coliseo Antzokia
Merkatu, 2
Eibar - Zenbatekoa5 €
- Sarrerak Erosi
- Web Coliseo Antzokia


