Jon Mikel Eubaren "Vulnerario" liburuaren aurkezpena
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Jon Mikel Eubaren Vulnerario liburuaren aurkezpena hartuko du irailaren 24an (ostirala). Bertan, artistak bere lanaren zati batzuk irakurriko ditu.
Ezinegonetik jaiotako liburua da Vulnerario, non egileak errealitatearen eta bere mugen aurka talka egitean gertakari artistikoari buruzko hausnarketa zabaltzen duen. Horrela bizitzaren eta artearen ekintza eta paralisiaren teoria garatzen du.
Liburu honek kontrastatzailek deitzen dituenekin etengabeko trukean oinarritutako sorkuntza metodo pertsonala azaleratzen du ere, mugitzen den testuinguru artistikoaren isla. Vulnerariok honako hauek biltzen ditu: idazketa berari buruzko oharrak, apunte autobiografikoak, elkarrizketak eta kasuak (horien atzean besteak eta bere burua ezkutatzen ditu), irakurketak eta erreferentziak (Ferlosio, Roussear, Tsvietaieva, Barthes, Nataliza Ginzburg, Foucault, Oteiza, Hitchcock, Godard, Murnau, Pasolini), lan-metodologiak, gertakizun artistiko eta testu kritikoen (eta autokritikoen) prozesu teknikoak.
Jon Mikel Euba pintura eta ikus-entzunezko artetan trebatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretado Fakultatean, baita Txomin Badiola eta Angel Badosekin hainbat tailerretan. Berlin, Istanbul eta Amsterdamen hainbat egonaldi egin ondoren Bilbon kokatu zen behin betiko. Bideoak, instalazioak eta marrazkiak erabiliz eta zinema eta underground komikiarekiko erreferentzia argiekin, laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik indarkeriaren inguruko hausnarketa gisa eraikitzen du bere lana. Bere ekoizpena ekintza artean kokatzen da eta gorputza praktika artistikoaren erdigunean jartzen du. Nolabaiteko hermetismoz horniturik daude bere obrak, eta hauek ikusleari rol aktiboa esleitzen diote ikus-kontakizunaren eriakuntzan, eszena kezkagarriak edo itxuraz zentzurik gabeko gertakariak aurkeztuz, egunerokotasunaren testuingurua suspense elemento bihurtzen dutenak.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.
SEGURTASUN NEURRIAK
Aurkezpen honetara joateko ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.
Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Irailak 24
- Ordutegia19:00
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


