"Destinia" erakusketa
Destinia erakusketaren komisario-lanez Ainize Txopitea bera arduratu da, eta artearen eta belaunaldien arteko testuinguru garaikide bat sortzen da erakusketa-instalazioaren bidez, Daniel Txopitearen (1950-1997) eta haren alaba Ainizeren artean. Proposamenean Daniel Txopiteak azken urteetan eginiko obra argitaragabeen berrinterpretazioa egiten da eta, horrez gain, haren arte-ibilbidearen zenbait uneren laburpena eskaintzen da.
Hirurogei obrak eta dokumental baten proiekzioak osatzen dute erakusketa. Alde batetik, Daniel Txopitearen (1950-1997) 30 obra daude, bere ibilbideko hainbat puntutakoak eta askotariko formatu eta tekniketan eginikoak. Nabarmentzekoak dira bere eskuei buruz egin zuen azterlan bateko marrazkiak, bai eta bere azken sormen-aldiari dagozkion margolan batzuk ere. Horiekin elkarrizketan, Ainize Txopiteak berriki eginiko beste 30 pieza daude, Lisboan eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan sortutakoak.
Bisita egiteko ordutegiak hauek dira: ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko irailaren 24(e)tik 2021(e)ko azaroaren 21(e)ra
- Lekua Menchu Gal Museoa
Urdanibia, s/n - Sarrera Eguzkitzaldea kaletik
Irun - HizkuntzaBat ere ez
- Web Menchu Gal Museoa


