Atlantikaldia 2021: J Martina
Atlantikaldia 2021 jaialdiaren barruan.
J Martina 2019an jaio zen bi helbururekin; batetik haien arduretan oinarritutako musika proiektu bat sortzea, eta bestetik, soinu elektronikoekin lan egiteko gogoa. Urtebete konposaketan aritu ondoren, 2020an abestiak kaleratzea eta zuzenekoak prestatzea erabaki dute. Argitaratutako lehen singlea “Mundu Zahar” izan zen, Camaronen “Viejo Mundo” abestian oinarritutakoa. Ondoren, beste hainbat atera dituzte, denak single moduan. Urte honetan zehar zuzenekoekin jarraitzea haien ideia, konposatzeari utzi gabe. “Pop” bezala definitzen dute haien musika, soinu elektronikoak ahots melodikoekin nahasiz.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Irailak 24
- Ordutegia21:00
- LekuaKALEKAIA | Miguel Irastorza kalea
Errenteria - Sarrerak Erosi


