Javier Rodríguez Pérez-Curielen erakusketa

Bilbao 2021(e)ko irailaren 21(e)tik 2021(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • Javier Rodríguez Pérez-Curielen erakusketa

Barriek 2021 erakusketen zikloa martxan da, Rekalde Aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik bekak jaso dituzten artisten artelanak erakusteko.

Bizkaiko Foru Aldundiko erakusketa-aretoa plataforma ezin hobea da Bizkaiko Aldundiko artista bekadunen sormenak proiektatzeko. Oraingoan Jenni Alvarado, Izaskun Araluzea, Urtzi Urkixo, Javier Rodríguez Pérez Curiel eta Mikel Erkiagak, Aldundiko Arte Sormenerako Beken onuradunek, erakutsiko dituzte haien artelan batzuk.

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko Foru Aldundia Estatuan aitzindari izan zen, artistei prestakuntzan laguntzeko pentsio eta beken sistema ematen hasi baitzien. Horregatik, Rekalde Aretoaren helburu nagusia da talentua babestea eta Bizkaian sortu eta lanean hasten diren zenbait belaunaldiren garapen artistikoaren lehenengo etapatan laguntzea.

Jendeak artista zuzenean ezagut dezan, artistekin jarduera osagarriak, didaktikoak eta artisten tailerrak garatuko dira eta beren lanen gakoak eta interesa aurki ditzan topaketak antolatu ere bai.

2021eko irailaren 21etik azaroaren 21era: Javier Rodríguez Pérez-Curielen erakusketa

JAVIER RODRÍGUEZ PÉREZ-CURIEL (Oviedo, 1978). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna (2012) eta Artearen Ikerketa eta Sormenean masterra (2014) da. Tabakaleran Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubak irakatsitako artistentzako tailerrean parte hartu du, baita BilbaoArte fundazioaren eta Montehermoso/EHU kultura-gunearen beka lortu ere (biak 2017. urtean). Bizkaiko Foru Aldundiko Arte Plastikoen eta Ikusizkoen beka ere bereganatu du (2019-2020). Aldi berean, besteak beste, Larraskitu, Bulegoa, Okela, Share eta BBK liven zenbait musika-proiekturen kide izan da aurkezpen- eta proiektu-modu desberdinei jarraikiz. Artistak kultura eta gizarteko zenbait eremutan dauden materialak erabiltzen ditu, balizko interpretazioaren ildoak desbideratu, argitu edo eraldatzeko.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 21(e)tik 2021(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non