Bilbao MusikFest 2021: El Kanka

Bilbao 2021(e)ko Irailak 16
  • Bilbao MusikFest 2021: El Kanka

Juan Gómez Canca (Málaga, Espainia, 1982), El Kanka gisara ezagunagoa, kantautore, konpositore eta musikaria da; duela 15 urte baino gehiago hasi zen musikaren mundura hurbiltzen bere jaioterrian, Málagan, ekonomia eta filosofia ikasketak kontserbatoriokoekin uztartzen ari zelarik. 2007an, “Doctor Desastre” eta “T de Trapo” taldeetan buru aritu eta gero, heldu zion bakarkako ibilbideari, “El Kanka” egungo proiektuaren bidez: fusio bereziko estilo bat, era askotako estiloak nahasten dituzten abestiak sortuz, heldutasun handiz eta letretan eguneroko ironia-kutsu nabarmenaz blaiturik.

2013an, lehen diskoa kaleratu zuen, “Lo mal que estoy y lo poco que me quejo”, non 8 urte lehenago konposatzen hasitako kanta arrakastatsuak bildu zituen. 2018an, “El arte de saltar” kaleratu zuen, bere diskorik sarituena orain arte, izan ere, zuzenean sartu zen 1. postuan salmenta digitalen zerrendetan eta 6.ean salmenta fisikoetan. Disko horrekin, A Volar Music bere zigilu diskografikoa estreinatu zuen, eta gero bertan segitu du autoeditatzen bere disko guztiak. 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 16
  • OrdutegiaAteak: 19:30. Hasiera: 21:00
  • Lekua Bilbao Arena
    Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Bilbao Arena

Non