"Hegaztiak, bizi-zantzuak", Félix Calvoren argazki-erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 14(e)tik 2021(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "Hegaztiak, bizi-zantzuak", Félix Calvoren argazki-erakusketa

Hegaztiak, bizi-zantzuak Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. 1981etik hona ez dio inoiz irudiak hartzeari utzi.

Erakusketa honen ezaugarri nagusia argia da. Argia osagarri aparta zaio argazkilari irundarrari hain bereak dituen lipar paregabe eta errepikaezin horiek apaintzeko. Izan ere, bere argazkietan argiak hain inpaktu natural naturala lortzen du, non ez baitago beste ezer esaterako. Beste era batera esanda: Calvoren lanean inpresioek berek adierazten dute adierazi beharreko, hitzen beharrik gabe.

Erakusketa honetan azken hamar urteetako lana jasotzen du egileak. Denbora-tarte horretan guztian, argazkilaria une labur, iheskor eta erabakigarri horren bila ibili da bidez bide, beti kamera eskuan. Eta lortu egin du, argazkigintza-diziplina eta -teknikei buruz eta espezieen biologia eta etologiaren inguruan dituen ezagutzei esker, lana ontzeko behar beste denbora hartuta.

Horrenbestez, lan atsegina lortu du, gure inguruneari ebatsitako istant-bilduma, guztion gozamenerako.


Laburrean

Non