"Ametsen urtebetetzea"

Legazpi 2021(e)ko Irailak 12
  • "Ametsen urtebetetzea"

“Ametsen urtebetetzea” Ikuskizun musikala, haur eta familientzat. Kantu Kolore taldearen eskutik 

Hona hemen Kantu Kolore taldearen ikuskizun berria: “Ametsen urtebetetzea”, beraien lehen filmean oinarrituta dagoen euskarazko ikuskizun musikala.
Kantu Kolore taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izango dugu. “Ametsen urtebetetzea” musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizun musikala da, etxeko txikiak zein nagusiak bateratuko dituena. Horretaz gain, Kantu koloreren kanta didaktikoekin haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte; adibidez zuhaitzak, koloreak, hilabeteak, animaliak etabar, dantzatu eta primeran pasatzen duten bitartean. Zuzeneko musika duen ikuskizuna, solidaritatea, adiskidetasuna eta besteenganako errespetoa nagusi dituena.
Sinopsia: “Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote.
Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean…”

Sarrera-gonbidapenak Kultur Etxeko harrean irailaren 7tik 10era.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Irailak 12
  • Ordutegia12:30
  • LekuaEsukal Herria Plaza
    Legazpi
  • ZenbatekoaDoakoa
  • HizkuntzaEuskara

Non