MI DULCE GEISHA + KRUELA
Barakaldoko udalak ‘Udazkena Rock’ musika zikloa prestatu du iraila eta urrirako. Guztira 10 kontzertu izango dira, eta Barakaldo bertako 20 musika talde ariko dira zuzenean. Emanaldiak hiriko gune ezberdinetan burutuko dira, eta bertako auzo eta plazak izango dira zuzeneko kontzertuen kokagune.
Kruela
Rockero zaharren punk taldea da Kruela. Ezkerraldeko hainbat taldetan ibilitako kideek osatzen dute Kruela. Hard core azkarra, punk rocka egiten dute, gogotsu eta astia dutenean. Familiak, umeek eta lanak denbora uzten dien tarteetan batzen dira, baina indarra darie beraien kantei. Zuzenekoetan ere ez dira gutxiagorako. Bitxia da 90. hamarkadako 4 Non Blondes taldearen kantu ezagunaren bertsioa. ‘Whats Up’ hura ‘Muerte y destruccion’ bilakatu dute Kruelakoek.
Mi Dulce Geisha
Rock eta metala uztartzen duen taldea da Mi Dulce Geisha. Talde honek gainera badu berezitasun bat. Gurpildun aulkitik kantatzen du Andres Benzal abeslariak. Gainera, egin dituzten kontzertu gehienetako etekinak elkarte ezberdinei eskainiak izan dira. Hainbat lan eta maketa plazaratu dituzte orain arte, eta berriki estudiotik kaleratu dute ‘La máquina funciona bien’ lana.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Irailak 10
- Ordutegia20:00
- Lekuasan bizente (Eliz aurreko plazan)
Barakaldo - ZenbatekoaDoan


