Idoia + Eñaut Elorrieta

Lekeitio 2021(e)ko Irailak 10
  • Idoia + Eñaut Elorrieta
  • Idoia + Eñaut Elorrieta

Idoia Asurmendi Garciak (Aramaio, 2000ko azaroak 21) duela bi urte hasi zituen Musika-pedagogia ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Egun Donostian bizi da. Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean. Institutuan ezagutu zuen Maria Oses poeta, eta halaxe jaio ziren Idoiaren lehen konposizioak. 2020an, bere lehen diskoa, Ilun eta abar hau, jantziko zuen taldea sortu zuen.

Musikarako duen berezko grina oinarri, etengabe esperimentatzeko eta hobetzeko pasioak eraginda iritsi zen 2019an Eñaut Elorrietaren bigarren diskoa: Irteera argiak. Berak osatutako letrez gain, zenbait idazleren hitzak ere musikatu zituen bertan: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, besteak beste. Disko disdiratsu bezain bare eta heldu bezain fresko honek kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 10
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAbaroa

    Lekeitio
  • ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin (kultur etxean)
  • HizkuntzaEuskara

Non