Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritza Goi-mailako Heziketa Zikloa (2021-2022)

Bilbao Irailaren 6(e)tik ekainaren 17(e)ra
  • Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritza Goi-mailako Heziketa Zikloa (2021-2022)

AURREMATRIKULA: 2021eko maiatzean eta ekainean

HARREMANAK: 014190aa@hezkuntza.net
TELEFONOA: 944 288 003

Goi-mailako heziketa-ziklo hau ikasteak aukera emango dizu hainbat espazioren barnealdeen diseinuaren alderdi guztietan lan egiteko; besteak beste, etxebizitzena, merkataritza-lokalena, ostalaritza-lokalena eta bulegoena. Hau da, espazioen azterketa egin eta diseinua bera elaboratu ahal izango duzu, baita proiektu teknikoa idatzi eta obraren zuzendaritzaz arduratu ere. Gainera, proiektuen irudikapen grafikoa egin ahal izango duzu, 2Dn eta 3Dn: planoak, infografiak eta maketak. Eta bi ikasturteko prestakuntza burutzeko, praktikak egingo dituzu enpresa batean.

Zikloa bukatuta, lan-merkatura sartu ahal izango zara, arkitektura-estudioetako profesional independente edo elkartu gisa, altzari- eta dekorazio-dendetan, higiezin-agentzietan eta etxegintza- enpresa promotoreetan, edo altzariak eta dekorazio-elementuak diseinatzen eta fabrikatzen dituzten enpresetan. Edo, nahiago baduzu, ikasten jarraitu ahal izango duzu, titulu honekin zuzeneko sarbidea izango baituzu unibertsitate-ikasketak egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ikasketa hauek eskaintzen dituen zentro publiko bakarra gara. Beraz, zikloari buruzko informazio gehiago izateko, jar zaitez harremanetan gure ikastetxearekin, inolako konpromisorik gabe.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Irailaren 6(e)tik ekainaren 17(e)ra
  • LekuaGabriel Aresti 8
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non