Getxophoto 2021: "Now You See Me Moria"
Ikusgarritasuna funtsezkoa da aldaketa gauzatu dadin. Zatoz Now You See Me Moria hurbilagotik ezagutzera, Moriako (Lesbos irla, Grezia), errefuxiatuen esparru europarreko, eguneroko bizitza erakusten duen eta han bizi duten egoeraz kontzientzia piztu nahi duen proiektu kolaboratzailea. Noemí, ekimenaren bultzatzaileetako bat, eta Jon Uriarteren, Jaialdiko komisarioa, eskutik ezagutu hobeto gutako bakoitzak geure etxetik eto telefonotik zer egin dezakeen egoera horri erantzuteko.
Noemí eta Now You See Me Moria
Amirrek, Lesbos irlako Moriako kanpamentuan bizi den errefuxiatu afganiarrak, eta Noemík, Holandan bizi den argazkilari eta editore espainiarrak, sortutako kolektiboa da hau. Kanpamentuko bizitza dokumentatzen duten argazkiak biltzen eta istorioak partekatzen hasi ziren biak Instagrameko @now_you_see_me_moria kontuan. Geroago, Qutaiba Siriako errefuxiatua eta Afganistango Ali eta Mustafa batu zitzaizkien. Ondoren, besteak beste, diseinatzaile grafikoen, artisten eta ikasleen komunitateak mugimendu horrekin bat egin zuten, errefuxiatu hauen egoeraren aldaketa eskatzeko ikusgarritasuna oso garrantzitsua dela sinetsita. Kolektibo deszentralizatua eta parte-hartze askekoa da hau, non interes pertsonalak ekintza partekatuen mende dauden eta sormena kontzientziaziorako tresna den. Lankidetza-proiektu honen azken helburua herritarrak eta politikariak, huts egin duen Europako migrazio-erregimenarekin eta haren ondorioekin aurrez aurre jartzea da.
Jon Uriarte
Hondarribian jaio zen 1980an. Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Irailak 5
- Ordutegia12:00
- LekuaPunta Begoñako galeriak
Getxo


