Kale Giroan (Andoain): "Numenak"
Kale Giroan 2021 - Andoaigo udako kultur egitaraua.
Inguru menditsu batetan, Lanbro eta Leka galtzagorri bihurriek ez dakite nor duten ama. Letxuak, kasu honetan txori batez irudikatuta, zalantza hori ebazten lagunduko diela baiezten die, baina okertu eta galdu baino ez ditu egiten. Bidean, gure protagonistek, pasarte dibertigarrietan, pertsonaia mitologiko desberdinekin egingo dute topo; Basajaun, Lamia, sorgina, Jentilak...
GONBIDAPENAK
Gonbidapenak ikuskizun guztietarako ekainaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Kutxabanken eta Bastero Kulturguneko leihatilan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 gonbidapen eskatu ahal izango ditu ekitaldi bakoitzeko.
Banatu gabe geratzen diren gonbidapenak ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago eskuratu ahalko dira Basteroko leihatilan.
Ikusleak sarrerak eskuratzeko garaian arduratsuak izan daitezen eskatzen da. Edukiera mugatua denez, garrantzitsua da erabiliko diren sarrerak bakarrik eskatzea, eskaintzen diren ikuskizun eta emanaldiek, doakoak izan arren, kostua baitakarkiote Udalari.
Leitzarango Otieta parkeko ikuskizunetarako gonbidapenak Bastero Kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian bakarrik eskura daitezke, bertaratuz. Aurrez banatu ez diren gonbidapenak ez dira Leitzaranen banatuko.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2021(e)ko Irailak 4
- Ordutegia18:00
- LekuaLeitzarango Otieta parkea
Andoain - ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
- HizkuntzaEuskara


