Zine zikloa: "David Lynch: Amesgaiztoen ameslaria"
2021eko abuztuaren 11tik urriaren 11ra «David Lynch: Amesgaiztoen ameslaria» zine ziklo berria hartuko du BilbaoArteko Art house Zinemak. Zinegile amerikarraren bost filma labur eta bederatzi pelikula proiektatuko dira aldi honetan, guztiak jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Edukiera mugatua. Erreserba doakoa izango da telefonoz deituz gero (tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, eta 9:00etatik saioa hasi baino ordubete lehenago. Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira. Nahitaezko maskara erabiltzea.
- Irailak 3 eta 6, 18:30
CORAZÓN SALVAJE
Jatorrizko izenburua: Wild at Heart
Zuzendaritza: David Lynch
Gidoia: David Lynch
Argazkigintza: Frederick Elmes
Musika: Angelo Badalamenti
Sinopsia
Kartzelako baimen baten zehar, Sailor bere neskalaguna Lula ikustera joaten da eta Kaliforniara ihes egitea erabakitzen dute. Neskaren ama, harreman honen aurka dagoena, Sailor hiltzeko mafioso batekin kontaktuan jartzen da. Izan ere, gazteak, ama eta bere maitalea senarra nola hil gin zuten ikusi egin zuen. Sailor eta Lularen ihesarekin batera, gertakari ilun eta oroitzapen zekenak egongo dira.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2021(e)ko irailaren 3(e)tik 2021(e)ko irailaren 6(e)ra
- OrdutegiaIrailak 3 eta 6: 18:30
- Lekua BilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao - Web BilbaoArte


