MAPAMUNDISTAS 2021: "Vestibulum"
MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa.
Vestíbulo hitza (atondoa) gaztelaniaz vestibulum latineko terminoan dauka jatorria, eta etxe erromatarraren sarrera izendatzen du. Gaur egun, eraikin batera sartzeko guneak zeregin horri berari eutsi dio eta kaletik barnera igarotzeko pausua zedarritzen du. Hartara, atondoa trantsizio gunea da, eta agur egitekoa. Sarion, Fernando Renesek bere jatorrizko zeregina itzultzen dio erakusketa guneari, bertan jarritako instalazio baten bidez.
Xede horretarako, tradizio hispano-islamiarrari heltzen dio, eta 2.800 azuleju erabiltzen ditu hormak janzteko. Artistak koloreen eta forma geometrikoen arabera antolatu ditu zeramika- piezak, korridorean barna marrazki bat hedatzen delarik. Eta teknika honek kalkulua egitea eskatzen duenez, Fibonacci segida hautatu du piezak kokatzeko. Naturan hain zabaldurik dagoen eredu matematiko honetan, zenbaki bakoitza aurrekoen baturaren emaitza da (1, 2, 3, 5, 8, 13...). Haren bidez, Fernando Renesek marrazkia espazioan progresiboki haztea eragin nahi du.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko irailaren 3(e)tik 2021(e)ko urriaren 22(e)ra
- Lekua NUP Iruña
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


