Buesako Gauak 2021: Pol Granch
Pol Granch-ena bezain ibilbide liluragarri gutxi ikusi ziren 2019an. Etorkizun oparoko artista izatetik, uneko artista garrantzitsuenetako bat izatera pasa da. Bere sentsibilitate ikaragarriarekin eta abesti zirraragarri bezain aldakorrekin, Granch musikaria panorama nazionaleko musika proposamen sinesgarrienetako bat da. Ekainaren 18tik aurrera gainera, Netflixen estreinatuko den Elite telesaileko aktore gisa ere ikusi ahal izango dugu. Etorkizun oparoko artista ezbairik gabe.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Irailak 3
- Ordutegia20:00
- Lekua Buesa Arena
Zurbanoko Atea, z/g
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa20 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Buesa Arena


