"Naturaren sekretua" (estreinaldia)

Zigoitia 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Naturaren sekretua" (estreinaldia)

Gorbeiako basoan arte garaikidea eta natura uztartzen dituen esperientzia da Naturaren Sekretua. Arte eszenikoak, musika, dantza eta eskultura-arloko esku-hartzeak paisaiarekin elkarrizketan. Misteriozko baso batean artearen bidezidorretan barneratzea. Sentiberatasun eta emozioz betetako funtsezko giro batean esperientzia paregabea bizitzea. Maitasun- eta natura-eremu berriak aurkitzea.

Muruako (Zigoitia) paraje natural horretan, irailaren 2, 3, 4, 5, 9, 10, 11, 12, 13 aurkeztuko dugu sorkuntza hau. Kantu, dantza, musika eta perfomance diziplinetako 10 artista baino gehiago eta bizimodu naturalago eta jasangarriago baten defentsaren inguruko eskultura-instalazioak bilduko ditugu, naturaren etika eta estetika aldarrikatuz.

Proposamen sentsoriala, berritzailea, osasungarria eta dibertigarria da, Lurrarekin eta geure buruarekin dugun harremana berriro definitzera eramango gaituena. Artea eta natura, misterio eta fantasiazko giroa, tradizioa eta garaikidetasuna, alaitasuna eta ikara, alegiak, elezaharrak, mitoak eta arketipoak, dibertsioa eta kontzientzia, ospea eta inguruabarra… Bidaia emozionala natura bitxi eta misteriotsuan barrena, gure sormena elikatzen duten sentsazioak ematen dizkiguten izaki harrigarri eta atabikoekiko baterako sorkuntzan.

Naturaren Sekretua publiko kulturala dibertsifikatu, zabaldu eta leial bihurtzeko ikerketatik sortu zen. Panta Rhei Antzerkiak ibilbide luzea egin du publikoen dinamizazioan, bereziki Arabako landa-ingurunean. Eusko Jaurlaritzaren eta Gorbeialdeako Kuadrillaren laguntzarekin, publiko berriak mobilizatu nahi ditugu kultura-baliabideen kontsumoan.

Naturako esperientzia kultural horren helburua arteak hainbat sektoreren elkargunean ezartzea da, hala nola turismoaren, osasunaren eta ingurumen-hezkuntzaren elkargunean.

Esku-hartzearen ardatz nagusia gure irudimen sortzailea proiektatzen duen Artearen, Natura edo ekintza eszeniko-errituala sortzen duen espazioaren eta, ingurune naturalarekiko sentsibilitatea, enpatia eta erantzukizuna sustatuz, haren sustraiekin konektatzen duen publikoa elkartzea da.

DATA ETA ORDUTEGIAK

irailak 2, 3, 4, 5, 9, 10, 11, 12, 13 septiembre

2 (aurreestreinaldia / preestreno) > 10:00 | 18:00
3 > 10:00 | 18:00
4 > 11:30 | 18:00
5 > 11:30 | 18:00
9 > 10:00 | 18:00
10 > 10:00 | 18:00
11 > 10:30 | 13:00
12 > 11:30 | 18:00
13 > 10:00

Arrazoi meteorologikoengatik edo COVID-19arekin zerikusia duten gorabeherengatik alda daitezkeen datak.Publiko guztientzat 6 urtetik aurrera

Iraupena: 75 eta 90 minutu artean

  • Esperientzia Muruako basoetan gauzatuko da. Elkartu eta abiatzeko lekua Muruako aparkalekua da.
Panta Rhei

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPanta Rhei
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 13(e)ra
  • LekuaHasiera: Muruako Parking-a
    Zigoitia
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi

Non