David Lynch Zine zikloa: "TERCIOPELO AZUL"
2021eko abuztuaren 11tik urriaren 11ra «David Lynch: Amesgaiztoen ameslaria» zine ziklo berria hartuko du BilbaoArteko Art house Zinemak. Zinegile amerikarraren bost filma labur eta bederatzi pelikula proiektatuko dira aldi honetan, guztiak jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Edukiera mugatua. Erreserba doakoa izango da telefonoz deituz gero (tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, eta 9:00etatik saioa hasi baino ordubete lehenago. Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira. Nahitaezko maskara erabiltzea.
- Abuztuak 30 eta 31, 18:30
TERCIOPELO AZUL
Jatorrizko izenburua: Blue Velvet
Zuzendaritza: David Lynch
Gidoia: David Lynch
Argazkigintza: Frederick Elmes
Musika: Angelo Badalamenti
Sinopsia
Goiz batean, Jeffrey Beaumontek, ospitalean bere aitari bisita bat egin eta gero, zuhaixka batzuen artean giza belarri bat aurkitzen du. Paperezko poltsa batean gorde du eta polizia-etxera eramaten du, han bere auzokidea den Williams detektibearekin hitz eginez. Honela, Ipar Karolinako herri txiki batean jazotako gertakari bitxiak argituko dituen intriga misteriotsu bat hasten da.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2021(e)ko abuztuaren 30(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 31(e)ra
- OrdutegiaAbuztuak 30 eta 31: 18:30
- Lekua BilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao - Web BilbaoArte


