Ezin Zailagoa 2021 - Nafarroako Zirku Jaialdia
Altsasu, Uharte, San Adrian, Tutera eta Vianako udalek antolatuta Ezin zailagoa! - Nafarroako Zirku Jaialdia ospatuko da abuztuaren 27tik irailaren 4ra.
EGITARAUA:
LANAK:
- La Reina del Arga
Garai batean, Iruñeko kateme guztiek Remigia zuten izena. Iruñeko karrika baten izena Remigia Echarren da eta, nork daki ez ote duen emakume hark bizirik iraunen gure adinekoren baten oroimenean.
Emakume aparta, funanbulista, oso artista ezaguna XIX. eta XX. mendeen arteko Iruña hartan. Nor da Argako Erregina, Madmoiselle Agustini edo Sokaren Erregina esaten zioten emakume hura? Nondik sortu zitzaion altueratan oinez ibiltzeko desio hura, noiz eta horrelako balentrien erreferentziak gutxi ziren garaian?
Beste emakume artista batek, hots, XXI. mendeko Iruñeko artista batek, funanbulistaz ikertu duena kontatuko digu, hau da, Remigiaren heriotzaren 100 urte bete diren honetan. Haren istorioaz liluraturik, bila eta bila aritu da, eta aurkitu egin du. Gainera, memoria artxibatuari datuak agortu zaizkionean, sorkuntza eta eraikuntza lanari lotu zaio, emakume aparta hori nor izan zen ezagutzen laguntzeko.
Remigia Echarren, Argako Erregina izenburuko ikuskizunak hainbat arte eta teknika uztartu ditu, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak eta zirkua. Musikaz eta soinuz hornitutako ikuskizuna da, berariaz ondutakoak, eta zuzeneko ahotsa ere badago. Elementu batzuk mugitzen dira, egituren eta txirrika-sistemen bidez mugitu ere, edota badira pop up bidez sortutako eszena zabalgarriak, kartel argitsuak, etab. Hori guztia Arkakuso Zirkuaren ideian dago funtsatua, hots, zirku-ikuskizun bat da; sortzen duen ilusioa du eragile, eta lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira.
Ikuskizun fina da, zirku-arteez eta hainbat teknikaz -funanbulismoaz, kasu- mintzo zaiguna, eta batez ere, Remigia Echarrenez, Argako Erreginaz, alegia.
- SACRED
Itsasoaren sakonenetik galaxia urruneneraino guztia konektaturik dago.
Horixe da lotzen gaituen lokarri sakratua. Denboraren herentzia da, sorkuntzaren hazia, guztiok barruan eramaten duguna.
SACRED (Sakratua) ikuskizunean, bizitzari bere eitea ematen dioten jainkozko geometria horiek zeharkatuko dituen bidaia proposatzen dizuegu.
Dantza eta proiekzioa batzen dituen ikuskizun honek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, gure baitan dar-dar, unibertsoaren taupadaren partituran, egiten duen notaren inguruan.
- EGILEA Gloria Peon
- ZUZENDARITZA, KOREOGRAFÍA La Glo Zirko Dantza
- ANTZEZLEAK Gloria Peon, Maitane Assaralde, Irune Uriarte
- MUSIKA Tracken Studio
- JANTZIAK Moondala Design
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2021(e)ko abuztuaren 27(e)tik 2021(e)ko irailaren 4(e)ra
- LekuaTudela, Uharte, Altsasu, Viana, San Adrian
Altsasu/Alsasua - Info Gehiago


