"El método Grönholm"
OHARRA: Ikuskizun honen txartelak bizikidetza-unitateen arabera saltzen dira. Bizikidetza-unitatearen ziurtagiria eskatu daiteke.
Multinazional batean kargu exekutibo bat lortzeko azken hautagaiek hautaketa-prozesuaren azken proba egingo dute. Proba bakarra egingo dute guztiek batera. Enpresak proposatutako prozedura borroka baten antzekoa izango da, non maltzurkeriak, krudelkeriak eta eskrupulu faltak, itxuraz, ez duten mugarik izango. Noraino iristeko prest egongo dira beti amestu izan dutena lortzeko?
«Grönholm metodoa» estreinatu ondoren, duela hamabost urte baino gehiago, lagun eta ezagunek hautaketa-prozesuetan izandako esperientzia asko kontatu zizkidaten. Bizipen batzuen argitan, nire komedian motz geratu nintzela da ondorioa. Nire fikziozko enpresako psikologoek hautagaiei ezartzen zizkieten joko bihurri haiek, benetako pasadizo batzuekin alderatuta, hutsalkeriak ziren. Baina funtsa, azken batean, bera zen. Noraino iristeko prest gaude gure ametsetako lana lortzeko? Non daude gure mugak saria oso altua denean? Hemen barre egiten diegu, barregarri geratzen zaizkigu, pentsatzen dugu gu ez ginela inoiz mutur horietara iritsiko, baina...
«Grönholm metodoa» anekdota erreal batetik sortu zen. Zakarrontzi batean, kazetari batek kasualitatez aurkitu zituen supermerkatuko kutxazain izateko hautagai batzuen fitxak. Elkarrizketetako arduradunak hautagai bakoitzari buruz zituen iritziak idatzi zituen fitxa horietan. Kazetariak horri buruzko erreportaje bat egin zuen eta bere ohar batzuk transkribatu zituen. «Hau ez, lodia da eta», «Moraka, ez daki eskua ematen ere», «Kiratsa» eta abarren tankerakoak ziren. Lan bat behar duen pertsona baten eta lan hori emateko ahalmena duenaren arteko harremanaz pentsatzera eraman ninduen berriak. Eta denok jokatu dugu noizbait joko horretara. Denok izan gara modu batera edo bestera aztertuak, eta uste dut hori dela «Grönholm metodoa», estreinatu zenetik hamabost urte baino gehiago igaro diren honetan, hirurogeita hamar herrialdetan antzeztu izanaren eta berriz antzezten jarraitzearen arrazoi nagusia.
Jordi Galcerán
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2021(e)ko abuztuaren 26(e)tik 2021(e)ko irailaren 4(e)ra
- OrdutegiaFuntzioen orduak egunaren arabera
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa31 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Euskalduna Jauregia


