2021eko Donostiako Musika Hamabostaldia: Mugak - "Zinema belarrietara - Non dago Lekeitio?"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abuztuak 26
  • 2021eko Donostiako Musika Hamabostaldia: Mugak - "Zinema belarrietara - Non dago Lekeitio?"

2021eko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Abuztuak 26 19:00

Garbiñe Ortega EU Komunikazio-Inkomunikazioa (Lekeitio 5), 1977

Paraje ezagunak baina deszifragaitzak. Hots ulergarriak eta hala ere azaldu ezinak. Ahotsak sortutako horma-irudak. Jarraiak. Konkretuki abstraktuak. Zabalgarriak. Urratuak eta matizdunak. Ahuen bortitzak. Aditzen ditugunean atzitzen gaituztenak. Soinuzko paisaia modukoak dira Lekeitioak.

Mikel Laboaren Lekeitio sailak leku berezia du Euskal Herriko musikagintzan. Ikonikoki indartsuak, sinbolikoki sentiberak, sonoroki arantzatsuak dira. Egilearentzat deserosoak bere momentuan eta deserosoak oraindik ere entzuleontzat. Garai baten soinugrafia eskaintzen dute. Bizitza pribatuan eta historia kolektiboan pilatutako minen erretratu fidelak dira.

Erran daiteke, Lekeitioek osatzen dutela Laboaren ibilbide diskografikoaren, eta ondorioz hein batean behintzat, haren ezinegon artistikoen bizkarrezurra. Nahiz eta, paradoxikoki, Laboaren, kantari ezagun eta herrikoiaren ibilbidean, obra gehigarri bezala agertu izan diren askotan. Denborak eta ahanzturak entzumenaren bidezidorretara kondenatu ditu Lekeitioak… Oinazea pilatu ahala, gure memoriak beti bilatzen baitu erosotasuna.

Horma-irudia parean duzu. Zuri. Ukigabe. Zinema aretoan ezer ez ikustera sartzeko proposamena da hau. Imajinen -eta haiek eragiten duten- materialtasuna alde batera utzi eta soinuen -eta haiek eragiten duten- aaire ilaunari aukera bat emateko. Ez gaitu melomaniak, ez audiofiliak mugitzen, aski helburu umilak baizik: elkarrekin entzuteak. Biografia akustiko pertsonalen gainetik, hortarako baitira Lekeitioak.

2021eko uztailean eta abuztuan, bost saiotan, artista bana gonbidatuko dugu, Mikel Laboaren Lekeitioak hitzez komentatzera. Saiakera akademikoez gaindi, soinu piezak hauek utzitako arrasto intimoak ezagutzeko. Kultur arlo ezberdinetako artista ezagunak etorriko dira, bai eta ez hain ezagunak ere, bakoitza bere Lekeitioa ahotan hartuta.

Programa hau Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 26
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Tabakalera

Non