Juan José Robles

Irun 2021(e)ko Abuztuak 21
  • Juan José Robles

Bidasoa Folk Festival 2021

Oso gazte zela hasi zuen bere musika ibilbidea bere jaioterriko (Murtziako Alhama) errondaila eta musika tradizionaleko taldeetan. Malvariche taldearen eta Mujeres con Raíz taldearen sortzaileetako bat da.

Bere ibilbidean zehar, hainbat taldetan hartu du parte, Camerata Aguilar, Manuel Lunaren Maquilera Taldea, La Banda del Pepo, La Ronda de Motilleja… Paco Muñozen agur biran parte hartu du (2017-2018), bai eta SIMFÒNIC Pep Botifarra & Pau Chafer taldean ere (2018), 30 diskotan baino gehiagotan parte hartzeaz gain.

2016. urtean ekin zion bere bakarkako ibilbideari, Tiempo de espera lehen diskoa grabatu zuenean.

2019an grabatu zuen bigarren diskoa, In-quietud. Kritikak oso harrera ona egin zion eta urte hartako Europako folk diskorik onena izendatu zuten.

Mandolina, lautea, bandurria, oktabillak, gitarra dira Alhamako musikari honen ezaugarri nagusiak, eta izen propioa duen proiektua sortu du. Aparteko sentiberatasuna du konposiziorako, eta musika tradizionala ikusteko beste modu bat. Juan José Robles, zalantzarik gabe, egungo erreferentea da, penintsulako hego-ekialdeko hari-folk musikan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaJunkal plaza
    Irun
  • ZenbatekoaDoan

Non