Sarai Robles + Erika Lagoma + Idoia Granizo + Amaia Lasheras: "Gure aldetara"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Abuztuak 20
  • Sarai Robles + Erika Lagoma + Idoia Granizo + Amaia Lasheras: "Gure aldetara"

Abuztuaren 20an, 19:30ean, Ezpeleta jauregiko patioan, Nafarroako lau emakume bertsolari arituko dira (Sarai Robles, Erika Lagoma, Idoia Granizo eta Amaia Lasheras), 'Gure Aldetara' ekimenaren barruan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak izen bereko disko berri bat plazaratu du eta hainbat bertso saio eskainiko dira Nafarroako zenbait herritan, Nafarroako emakume bertsolariei elkarrekin kantatzeko aukera emateko helburua izanen dutenak.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatutako 'Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak' egitasmoak bi helburu nagusi ditu. Batetik, Nafarroako kulturaren ondare diren bertso-sorta idatziei bultzada ematea, jasotzea eta ezagutaraztea, eta tradizionalki landutako bertsoen aldaera horrek gaur egun ere lekua baduela ikusaraztea. Eta bestetik, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea, proiektu honen bidez elkarren arteko sarea sendotzea eta emakumeek bertsolaritzan esateko dutenari bozgorailu bat eskaintzea.

Lanak euskarazko 14 kanta ditu, banaka zein taldeka, ahots hutsez edota musikaz lagundurik, baina denek ere bertsoa oinarri izanik. Hori dela eta, Nafarroako emakume bertsolarien aniztasuna du muinean. Bai plazan era profesionalean, bai aldizkako parte hartzean zein bertso eskoletan jarduten diren emakumeen ahotsak biltzen ditu CD honek; belaunaldi, eskualde eta ibilbide desberdinetako bertsolariak dira parte-hartzaileak.


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEzpeleta Jauregiko patioa
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • HizkuntzaEuskara

Non