The Renegados
Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.
Gure eszenako itzal handiko lau musikari, 70eko hard rockaren jarraitzaile sutsuak, berriro ere elkartu dira proiektu honetan, musika-estilo horri are handitasun eta distira gehiago emateko, gaztelania erabilita adierazpidetzat.
Miguel Moral Mick McGuire (Highlights/Landslide), Dave Murphy (Negra Calavera), Hal Marston (Grand Matter) eta Charlie Adler (Turbofuckers) taldeko kideek Dead Man’s Hand lana aurkezten digute. Lau kantako EP autoeditatu bikaina, Koba Estudios-en grabatua.
Taldearen soinuak hainbat influentzia uztartzen ditu, hala nola 70eko hard rockeko riff biribilak eta errepika gogoraerrazak eta hegotar rocka –blues, boogie eta psikodelikoen kutsuekin–, bereziki zuzenekoetan.


