"A New Leaf"
Nosferatu: Buñuel + Plus.
Corazón verde (A New Leaf, 1971). 102 minutu.
AEB. Zuzendaritza: Elaine May. Ekoizpena: Paramount Pictures Corporation, Aries Films, Elkins Productions International Corporation. Ekoizleak: Howard W. Koch, Hillard Elkins. Gidoia: Elaine May, Jack Ritchie-ren The Green Heart ipuinen oinarriturik. Argazkia: Gayne Rescher. Muntaketa: Fredric Steinkamp, Donald Guidice. Aktoreak: Walter Matthau, Elaine May, Jack Weston, George Rose, James Coco.
HIZKUNTZA: inglesa / AZPITITULUAK: gaztelania.
Walter Matthauren pertsonaia Henry da, bere aita zenak utzitako dirutza guztia xahutu duen ezkongabea. Etsita, mailegu bat eskatuko dio bere osabari, eta eman egingo dio hark, baina baldintza batekin: dirua sei asteko tartean itzultzen ez badio, maileguan emandako zenbatekoa hamar aldiz bidertua itzuli beharko dio. Horren aurrean, erabaki hau hartuko du Henryk: oinordeko emakume aberats batekin ezkontzea, hura hiltzeko eta bere zorra garbitzeko asmotan. Elaine May aktoreak zuzendutako lehen film luzea.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2021(e)ko Abuztuak 19
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa3,5 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaIngelesa
- Web Tabakalera


