Zea Mays
Zea Mays talde bilbotarrak 20 urtetik gora darama pertsonalitatez beteriko rocka eskaintzen, Euskal Herriko ahots onenetarikoa den Aiora front-woman buru dutela.
Oraingoan, plazaratu berri duten Atera diskoa aurkeztera datoz baina kontzertuan ez dira azken hamarkadetako euskal soinu-bandaren parte diren hit-ak faltako.
Gonbidapenak
Joan nahi dutenek gonbidapen bat eskuratu beharko dute. Gehienez ere lau sarrera jaso ahal izango dira pertsonako eta, hori egitean, beharrezkoa izango da bertaratzen den pertsonaren izen-abizenak ematea. Amurrion erroldatutako pertsonek abuztuaren 2tik 6ra, 19:00etatik 21:00etara, jaso ahal izango dituzte. Gainerako jende guztiak turismo-bulegoan jaso ahal izango ditu gonbidapenak, abuztuaren 7an eta 8an, 10:00etatik 14:00etara, eta abuztuaren 10etik aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gehienez lau sarrera emango dira pertsonako eta, hori egitean, sarrerak jasotzen dituen pertsonaren izen-abizenak eman beharko dira.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Abuztuak 14
- Ordutegia22:30
- LekuaMendiko Eskola
Amurrio - ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
- HizkuntzaEuskara


