David Lynch Zine zikloa: "Eraserhead"
2021eko abuztuaren 11tik urriaren 11ra «David Lynch: Amesgaiztoen ameslaria» zine ziklo berria hartuko du BilbaoArteko Art house Zinemak. Zinegile amerikarraren bost filma labur eta bederatzi pelikula proiektatuko dira aldi honetan, guztiak jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Edukiera mugatua. Erreserba doakoa izango da telefonoz deituz gero (tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, eta 9:00etatik saioa hasi baino ordubete lehenago. Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira. Nahitaezko maskara erabiltzea.
- Abuztuak 13 eta 16, 19:00
CABEZA BORRADORA
Jatorrizko izenburua: Eraserhead
Zuzendaritza: David Lynch
Gidoia: David Lynch
Argazkigintza: Herbert Cardwell; Frederick Elmes
Musika: David Lynch
Sinopsia
Henry Spencer gazte deprimigarri eta ikaratiak, txikitatik amesgaizto bitxiak jasaten ditu, non bere irudimenaren bidez hauetatik askatzen saiatzen den. Egun batean, Mary, bere laguna, etxera afaltzera gonbidatzen dio; orduan ume goiztiar eta gizagabe baten aita izan dela konturatzen da. Mary eta haurtxo arraroa Henryren etxean kokatzen dira, non erradiadorearen atzean dagoen argitutako eszenatoki batean emakume bat agertzen den.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2021(e)ko abuztuaren 13(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 16(e)ra
- OrdutegiaAbuztuak 13 eta 16: 19:00
- Lekua BilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao - Web BilbaoArte


